Gure Esku Dago

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Zubizarreta 2014ko aza. 6a, 00:00

Barkatuko didazue baina...; beno ez; oraindik ez dut ezer esan eta ez daukat zertaz barkamenik eskatu baina hainbeste barkamen-eske entzun eta gero, barka, barka, barka... ba, barka nazazue neu ere, motiborik gabe barkamen eske hasi banatzaizue.

Ez da ezerengatik, zin dagit; errugabea naiz. Espainia aldean, ustelkeria kontuekin loturiko n.garre.n polizia operazioa abian;  goardia zibilak burutua eta kontrolatua (operazioa bera; ikusteke oraingoz, zein ustelago, goardiak ala lapurrak); tartean, goardia zibil bat arrestatua baita, miaketak burutu aurretik, inputatu nagusia jakinaren gainean ipini duelakoan. “Punica” ala inpune suertatuko da operazioa?

Ustelkeriaren zigorgabetasuna hain hedatua izanik ondoriozta genezake, estatuko egitura osoa dagoela usteldua; orain arte ezagutu ditugun kasu amaigabeen antzera bukatuko du honek ere;  Lapurtua itzuli gabe; Urratua konpondu gabe. Eta bitartean, Euskal Herrian zer !?; ba gu geurera; geure esku dagoen guztia (eta ez da gutxi) egitera; Kaskarotenea babestera; Errigora laguntzera; Gizartean, dispertsioaren aurkako Sare sendo bat ehuntzera...; Kataluniari elkartasuna adieraztera; Eta Gure Esku Dago, gure esku dagoela demostratzera. Hasteko, Azaroaren 8an Donostiako Zurriolan, Mosaiko Erraldoia osatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak