Bai-kortasunik-ez

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Zubizarreta 2014ko ira. 11a, 00:00

Datorren urteko oporretarako gutxiago falta da. Zutabe hau burutzeko ere bai. Atzera begira hasita, konklusioa garbia da: arriskutsu bihur daiteke oporretara joatea.

Begiratu baino ez aurtengoetan zer ez den gertatu! Eta ez txantxetako kontuak: Israelek Palestinaren aurka burutu duen sarraskia, Herrikoen auzian kondena latza, bake plana motel, Ziburuko alkateak bertako ikastola itxi egin nahi du, abuztuan langabezia gehitu egin dela, Pujol inbertsioak dibertsifikatzen ari denon diruarekin, Gasteizen Marotok etorkinak kanpora bota nahi ditu, beste 28 gazteren aurkako epaiketa batez mehatxatu gaituzte, krisia frantziar gobernuan, Hollande jaunari Valls-a dantzatzea gustatzen omen zaio, Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria lapurretan, Zumarragako Arcelor-Mittal balantzaka, ebola indartzen ari Afrikako lau herrialdetan. Eguraldia bera ere ez da portatu udara osoan; tomaterik ez, atuna ere eskas eta hondamendi hau burutzeko Barcina berriro aurkezten dela hauteskundeetara!

Eskerrak baikor (hots, errealista) garen naturaz; izan ere, oraingoan UPNk ez du irabaziko, Eskozian eta Katalunyan independentistak nagusituko dira... Eta, gainera, gero eta gutxiago falta da hurrengo oporretarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak