ad-ark-ad-ak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Zubizarreta 2014ko uzt. 10a, 00:00

Iruñean, honezkero, zezenek lehen adarkadak emanak dituzte; halere, tira: gora Sanfermin! 

Euskal Herri sufritu honek bere egunerokoan jaso behar izan dituenak ez dira makalagoak, ziurrenik. Eta zauriak zauri, biziraun egiten dugu; Sanferminak gure bizitza nazionalaren paradigma: adarkada batzuk jasoarren, ondo pasa. Izan ere, hainbeste urte, adostasun bila saiatu ondoren gure esku dagoela deskubritu dugu, baina Igeldo edota Itziar auzo ala herri gisa antolatu behar diren erabaki ezinik gabiltza. 

Eta zer pentsa, epaile espainol txit goren batek, euskal presoei ezarritako zigorrak, “bereziki handiak, neurriz kanpokoak eta gainerakoekiko erabat desberdinak” izan direla eta “justizia ez da mendekua” esan eta 10 hiritar euskaldun, tartean euskal presoen 4 abokatu, ETAko “frente juridikoa” osatzen dutela eta auziperatu egiten dituztenean? Justizia ez da mendekua, konforme, baina mendekua injustizia da. Israelen eta hemen; 

.eus!!!; lorpen oso garrantzitsua euskal komunitatearentzat baina Uztaritzeko udalak, euskara hizkuntza ofizial deklaratzeko hartu duen erabakia indargabetzeko ekimenak hasi ditu Suprefetak. 

Egia galanta, Mark Kurlansky-rena: “espainolek, (eta frantsesek ere) euskaldunak beraiek bezalakoak izan daitezen nahi dute”. Ba ez; gu .eus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak