'Degemer mat e' Arrasate

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Zubizarreta 2014ko api. 10a, 00:00

Urtero bezala, iragan astean, Breizh-eko Kemper-eko Diwan (ikastola) eskolako ikasleak izan ditugu gure artean.

Arrasateko ikastolarekin egiten duten egonaldi trukearen barruan, dagoeneko 15 urtez egin diote bixita elkarri. Arrasate eta Kemper artekoa den harremana, ordea, Euskal Herria eta Breizh artekoa bihurtzen da urtero. Herri bakoitzaren hizkuntza zein den ezagutu, historia, ohiturak, kultura, kirolak, janaria... Estatuen menpe daukagun Europa hau, beste era batera antolatzea merezi duela eta antolatu daitekeela ikusteko eta sentiarazteko ere.

Hurbiletik ezagutzen ditut alde bietako irakasle eta arduradunak, eta uste dut, amesten dugun Herrien Europa horretara iristeko, erabakitzeko eskubidea, Europar Parlamentuan egotea eta, oro har, ekimen politiko garrantzitsuak bezain beharrezko dugula, ildo horretatik, herrion arteko harreman xume baina sakon hori sendotzen eta ugaltzen joatea; eguneroko eginkizunetan oinarritzen den harremana, bestearen hizkuntzaren doinua, ipuinak,  ardurak,  zailtasunak... edota nolakoak diren Donostia, Iruñea, Gernika... Naoned, Lokronan edota zer den Fest noz... Zorionak bi herrietako kideoi; eta, berandu xamar bada ere, degemer mat gure lagun bretoiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak