Auzo-mina

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Zubizarreta 2014ko ots. 13a, 00:00

Ez da erraza, sentimenduak borbor daudenean, patxadaz idaztea; eta gaurkoan horixe ari zait gertatzen.

Euskal Herria, hainbeste urtetan (800 konta daitezke, nahi bada) jasan duen ukazioari eta jazarpenari erantzun bikaina ari da ematen azken aldian; eta sekula sekulorum luza zitekeela zirudien gatazkari, amaiera eman eta herri libre bat izateko itxaropena berpizten eta bide berriak zabaltzen ari garen honetan, berriz ere bortizkeriarekin topo egin behar.

Oraingoan Elorrioko seme, Arkaitz Bellon izan da bere biziarekin ordaindu duena Estatu espainolak pasa digun faktura. Mendekuaren eta ankerkeriaren faktura. Garesti, alajaina!. Nola deitu sentitzen den honi?! Auzo-mina? Auzokoak sentitzen duen bera, alegia ? Ez dakit, baina bai dakidana da, ez dagoela ez preziorik, ez presiorik, askatasun egarriz borrokatzen duena gera araziko duenik. Horixe ari gara ikusten eta ikusarazten azken denboratan.

Eta ezin gara geratu eta ez gara geratuko; ez diogu jarraituko kanpotik piztu nahi dituzten konfrontazio bortitzen dinamikei; herri honek bizi behar du; osotasunean ulertzen diren bizi baldintzatan; inolako eskubideri uko egin gabe. Libre! gurea duguna garatuz eta eskainiz; gure arrazoiak azalduz eta huts egiten dugunean zuzenduz; gure esku dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak