"Gazi-gozo"

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Zubizarreta 2013ko abe. 11a, 01:00

Durangoko Azokatik pasatua izango zara, hau irakurtzen hasi orduko...

... ni ez bezala hau idazten ari naizen artean. Bertsolari txapelketako finala heldu den igandean, lan edota jaiegun batzu eta urte berria aurrez aurre. Eta denboraren joanean, betikoak gure herrian, jira eta buelta. Nafarroako Aurrezki Kutxaren desagerpena-ren misterioa ulertzeko, El banquete liburu argitaratu berria irakur ezazu; Estatu espainola omen Europako ustelena, baina hemengo Kutxa batzuk arakatzea ere...; eta nola lortu duten Nafarroan, ETAkoak omen diren 441 irakasle “asaldatzaile” horiek, (batetik enplegua eta bestetik) Europako bataz bestekoa baino emaitza hobeak ateratzea beraien ikasleek, irakurgaitasunean, matematiketan eta abar? Oraindik LOMCE legea indarrean ez delako!? Irakaskuntzarekin jarraituz, oso interesgarriak, Arrasaten eta beste hainbat herritan, bertako ondarearen bilketaz osatutako ale didaktikoak. 

Pozgarria ere, zabor bilketaren inguruan, Arrasaten lortu den gehiengo zabaleko adostasuna; desberdinen artean hitz egiteak askotarako  balio duela berriro ere demostratuz. Hemendik aurrerakoa, ordea, denoi, herritarroi diot, dagokigu.

Sevilla IIko preso grebalariak ezin ahaztu; animoak hemendik; eta nola ez, hiretzat Garratz, ongietorririk beroena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak