"Fagor froga"

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Zubizarreta 2013ko aza. 14a, 01:00

Idazteko lehen lana edukia aukeratzea da, baina gaur ez dut aukerarik.

Nola saihestu gaia! Fagor dugu egungoa. Eta esango nuke Fagor, froga bihurtu zaigula; barrukoei eta kanpotik begira gaudenoi. 

Ez naiz ni hasiko gauzak nola egin behar ziren edo diren esaten. Halere, arreta deitu dit Fagor Etxetresnak enpresaren itxiera, nolatan baliatu nahi izan duten, euskal kooperatibismo beraren “amaieraren hasera” dela baieztatzeko. Deseatzeko?

Logika berdina aplikatzea balego Lehman Brothers erori zenekoari, finantza sistemak berea egina zukeen orduan! Baina tira, itzul gaitezen geurera. Fagor Etxetresnak enpresa bat izan da; bere zikloa bete duena agian; mundializazioak ekarri digun konpetentzia basatiaren ondorioz, hutsegite estrategikoen erruz edo denon ardura gehiagoren faltaz, hondoa jo duena. Baina ez da hori bakarrik izan; bere sektorean egun arte bizirik iraun duen bertako enpresa bakarra ere izan da. Debagoieneko eta EHko langileek, elkarlanaren bidez bizirik mantendu duten proiektua eta bizibidea. Kooperatiba berrien iturburu eta EHan daukagun jarduera ekonomiko garrantzitsuenaren aitzindari eta euskarri.

Ez ote du merezi egindakotik ikasiz aukera berriak lantzen hastea? Baietz esango nuke. Gaitasuna badago eta beharra ere bai. Fagor bedi froga.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak