"Cup-esne bat"

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Zubizarreta 2013ko urr. 16a, 02:00

Aurreko astean konprobatu ahal izan dut, Madrilgo "kaberna", zeharo amorratuta dabilela.

Espainiar poliziak, Euskal Herrian burutu duen sarekada, bortitza bezain zentzugabea izan da. Ez dakit 2020ko joko olinpikoetarako toki-o-n moduan, Aretxabaleta aukeratu behar zutela bazekitelako izan den ala beste arrazoiren bat egon daitekeen. Agian “a relaxing cup of cafe con leche”, kafesne bihurtu zaielako izan daiteke.

Dena den, euskaldunok, beti aurkariaren zelaian eta heuren arauei jarraituz jokatu  beharrean aurkitzen gara, behin eta berriz eta ezinbestekoa da korritzen ari garen maratoiak helmuga, Euskal Herrian izatea. Maritxuk, halaxe interpretatu du eta Herrirako korrikalari guztiak herrira ekarri dizkigu; baina oraindik euskal hiritar ugari dugu, merezi ez duen kartzela zigorraz mehatxaturik bizi denik; oraindik euskal maratoilari ugari kartzela baten pareten muga barruan bakarrik korri dezakeenik.

Balizko 2020a  uste baino hurbilago dugu, onerako eta txarrerako; olinpiadok prestatzeko denon lana izango da beharrezko, Euskal Herriak bere maratoia denpora duin baten barruan buka dezan. Hortarako baina, ezin dugu egon Maritxuren mirarien zain; hortarako, aurreko larunbatean Bilbon egin genuen bezala, herritarrok mugitu beharko dugu. Herritik Herrira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak