... baina ez du inporta; (H)Oba-Ma-ndela bakarrik, lagun txarrekin baino. "Terrorista" ez zen ba, gutxira arte? Ez da bakarra izango. Guk ere, zerbait zor diogulakoan nago.
Hainbat europar gobernuk, Evo Moralesen hegazkina 13 orduz bahitua zuten artean beste hegazkin ez tripulatu edo drone amerikar batek 17 hildako zibil eragin ditu Afganistanen; ez da jakin, hutsegite informatikoak ala informatiboak izan diren baina beti norabide berean hutsegitea ere…
El Corte Ingles, ez da ingelesa, espainola baizik; egokiago, El Corte Bangladesh deituko bagenio; hango Rana Plaza eraikin amilduan 1000< hildakoek ekoizturiko produktuak eskaintzen dizkigutela jakinda…
Frantzian ere, Gobernuak entzuketa telefoniko masiboak egiten omen ditu; Eta EHan ez ala? Egia da, ez dela nabaritzen antzinako "interferentzia" arrarorik; digitalizazio garaia da! Baina kontrolatzen gaituzte.
Etxean jarraituz, badirudi gure alderdi nagusienen artean, ika-mika antzuak gainditu eta positiboan ekiteko mugimenduak hasi direla; gatazka eta bere ondorioak gainditu eta erreparatu egin behar baitira; baina betiere herritarren gehiengoaren borondatea betetzea helburu. Independentzia nahiz Ondependentzia.