"Zurrunbiloan"

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Zubizarreta 2013ko eka. 12a, 02:00

Nondik hasi gaurkoan? Hasieratik izan behar, noski!

Eta hementxe nabil, zurrunbiloaren hasiera non ote dagoen asmatu ezinik. 

Ameriketan, telefono deien erregistro galaktiko bat osatzen dabiltzala, egunean 600.000 telefono dei erregistratuz (eta tratatuz, diot) ; Euskal Herrian, 350.000 langile, uztailaren 8tik aurrera lan hitzarmenik gabe gera daitezkeela; pentsioen inausketa garaia heldu dela eta (pentsiodunok) greba orokorra egiterik ez dugula izango; Garoña agian ez dutela itxiko; lehertu  arte!? 40 euskal militante 35/02 sumarioan epaituko dituztela, herriko tabernetara joaten zirelako; eliza katoliko, apostoliko eta erromatarraren eragina, hain aspalditik futboleraino heldua zela ohartu eta gero (San Mames zaharra katedrala izan bada, berria zergatik ez unibertsitatea!?); Ipar eta Hego Korea mahai baten bueltan eseri behar direla irakurri eta gero (hirugarren Mundu Gerra sortu behar zutenak hitz egiten hasteko, aizue!!). 

Euskaldunok ere badugu Ipar eta Hego?! Zergatik ez bildu, Faisanen Irlatxoan jo dezagun (ordezkariek dietarik kobratu gabe bada, hobe!) eta Euskal Herri osorako eguna urriaren 25a ordez, abenduaren 3a izendatu!? Zurrunbiloan sartu gara; baina atera? Denok batera izan beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak