"Txokolathesia"

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Zubizarreta 2013ko maiatzaren 16a

Euskal gizartean bizi dugun egoerak sortarazitako sentsazio gazigozoz beteta nator.

Duela hilabete inguru, Donostiako Askegunean bizi izan zena, hito bat bihurtu da. Harresiak, aspaldiko asmakizun dira; baina hau gizaesia izan da. Asmakizun bikaina, halajaina! Ahula ez; malgua agian; harriaren hotzari elkartasunaren berotasuna gehitu diona; indarka saiatu gabe, indar amaigabea erakutsi du; estuki elkar harturik eta irekita aldi berean; orainari aurre eginez, etorkizun hobe baten alde; kartzela zigor injustoak ekiditeko asmoa, kartzela zigorrarekin ordainduz; XXI. mendeko euskal gazteriak erakutsi digu, elkartasun uholde sakonak sortzen badakiela; oraingoz, lehen olatuek, Ondarroako badiatxora iritsi dira; herri honek etorkizuna du; arrazoiaren indarra dugulako; eta hortan sinisten duen gazteria adoretsu bat dugulako. Bejondeigula guztioi !. 

Francesco Tonuccik, "Haurren hiria" eraiki beharraz ohartarazi gaitu; hau da, haurrei galdetu beharraz, nola eraiki beharko litzatekeen hiria; ez dakit, baina, agian, Baionako "Txokolatearen egunak" direla-ta, txokolatezko hormak egiten ikasiko bagenu... imajinatzen, adibidez, kartzela guztietako hormak txokolatezkoak balira...Askegunetik, Bateragunera; Arnaldo eta... azken 6 atxilotuak, askatu! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak