"GEHA"

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Zubizarreta 2013ko api. 11a, 02:00

Korrika 18 amaitu zen; elurra, animo oihuak, igoerak, euskal presoak EHra, jaitsierak...

... errebirak, ikurrinak, argazkiak, errebindikazioak, helmuga... 

Aberri Eguna, danbada, milaka eta milaka euskal hiritar; nagusi, gazte...

Euskal Herriko 53. Itzulia ospatu da; euria, animo oihuak, igoerak, euskal presoak EHra, jeitsierak, errebirak,  ikurrinak, errebindikazioak, helmuga...

Bitartean Zigoitiko errepide bazter batetan 11 gudari errepublikarren 11 gorpuzki berreskuratu dituzte; aurretik aurkitutako beste hamaikatxori gehitzeko; falta diren hamaikatxoren faltan; eta erailketa guzti horien erantzuleak. 

Luze, gau eta egun, zail, lehor ala busti, gogor, eguzki nahiz elur, euskaldunon lasterketak aurrera darrai; ilusioz, nekez, elkartasunez, beharraren beharrez, itxaropenez, erabakimenez... helmugaratu arte.

Badakigu zein den gure mintzaira; baita ere  zein den gure lurraldea; eta era desberdinetan besarkatzen ditugu biak; desberdin bezain pareko.

Euskara, Maliko dogoneraren senide dela!? Agian... gizakia ere handik omen dator eta antzinatasunaren antzinatasunez, pariente ugari eginez joan garen seinale. Baina nire iritzi apalean hobe izango dugu, garena garela, gatozen lekutik gatozela,  daramagun bidetik jarraitzea, helmugara arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak