"Patri(k)a"

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Zubizarreta 2013ko mar. 7a, 16:00

Mendeetan ari gara jasaten espainiar estatua eta bere erakundeak.

Eta berauek gobernatzen omen dabiltzan ordezkariek, zuzentasuna eta zintzotasuna ez ezik, euren helburua botere metaketa eta aberastea baino ez dutela erakutsi digute.

Hitzez diotenari, bukatu orduko ahaztu eta bizkar ematen diote, albo lotsa ere eraginez. Baina tira; demokrazia baino patri(k)a babestea praktikoagoa dela esanez atera zaigu Txitxarro deitzen omen den jeneral espainiar bat.

Norbaitek behintzat egia esatea erabaki du eta patri(k)ari dagokionetan, gobernante hauekin bat datorren arren, gutxienez zintzoki berba egitea erabaki du; Gainera patri(k)a baino garrantzia gutxiago lukeen demokrazia horren erreferente gisa, espainiar konstituzioa jarri digu. Konstituzio hori lege bat baino ez omen da, patri(k)a sentimendu bat den bitartean; lege ez oso demokratikoa porzierto eta sentimenduak sentimendu, defentsa ministeritzaren menpe dagoen espainiar armadaren eskuetan ipintzen du patri(k)a horren batasunaren zaintza eta bermea. Kasualitatearen kasualitatez baina, jeneral hau, bere sentimendu patri(k)azale eta guzti, defentsa ministeritzaren aholkularia den Real y Militar Orden de San Hermenegildo-ko kidea da.

Eta apustu egingo nuke Bar Cenas enean txitxarroa probatu duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak