... Hemen ez dok ez ezer akabetan, eta ez ezer hasten; hemen danak jarraittu baino etxok eitten, betiko antzera”. Hori dio nire lagun batek, gabon zaharretako agur konbentzional horiek, alkarri egiten ari ginen bitartean.
Pentsatzen hasita, beharbada arrazoi du; edo ez du; batek daki; perspektiba kontua, seguruenik; dena den, 2012.a, (oiñatiarrez esanda) "fan xaku" eta 2013.a (zubereraz erranik) "jin zaikü"; dena den, urte berri honi begira, batzuek, hobea izango den itxaropenez ari diren artean, beste asko, laino beltz gehiago ikusten dutelako edo, aurrekoa heinean pasatuta ere pozik leudeke; niri neuri, beste adiskide bati etzundakoa etorri zait burura: "Zorionak, etxetik bota ez bahaute, behintzat". Zer pentsa ematen duela, ez da hala?. "Edota lanetik!" gehitu genezake eta pentsatzen jarraitu zer egin, fatalismoari aukerarik eman gabe, 2013.a, zoriak zori, hobea izan dadin, baina denontzat; eta sortu zaidan ideia batez amaitzera noa: ez litzateke askoz ere hobe izango, (lana galdu dutelako edo auskalo zein arrazoi gainetorrirengatik), etxea ordaindu ezinik dabiltzanak kaleratu ordez, espetxeetakoak kaleratu eta kalean direnak etxeratu?
Urtarrilak 12, Bilbon dugu aukera. URT3 berri on!
Eta hurrengo Toberan balantzea.