"Empowering"

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Zubizarreta 2012ko abe. 5a, 13:00

Noiz izan ginen konkistatuak? Eta zeinek konkistatu gintuen?

Eta zela eutsi diogu geureari, konkistatuak izan eta gero, hainbeste urtetan zehar? 1620an ala 1512an izan zen, Albako Dukea Iruñean sartu zenean? Ala erromatarrek eman ziguten lehen astindua, 3. edo 4. mendean?. Gartxot ikusi al duzue ? Galdera hauek, eta gehiago ere noski, datozkit burura, Zuztarrak Errotuz taldeak, Kulturate-ko “Kalistruetan” antolatu duen “Begira!, Arrasate” erakusketa ikusten ari nintzela. Kontua da, antxinatetik honuntz, Euskal Herriak, bere identitate propioari eutsiz, biziraupenaren alde daraman borroka etengabe eta noizbait amaitu beharreko hontan, konstante batzu berdin mantentzen direla. Ez naiz horren azterketa zehatza egiten hasiko; baina ze moduz, geure buruaren jabe izan gaitezen, gaurregunean hain modan dagoen “empowering” pixka bat egiten hasiko bagina eta geure historiaren kontakizuna, geuk egingo bagenu ? Galdutako Memoria berreskuratuko bagenu?  Adibidez, Jakintsua, guretzat Nafarroako Antso VI izan zela eta ez Gaztelako Alfonso X?. Edo Gaztelako Joan II.ak Goikobaluko gaztelua eraistea agindu zuenean, benetan izan zen, “ gaizkileek” erabiltzen zutelako ? Eta euskaldunok ez dugula, oraingoz behintzat geure Konstituziorik, geure ohitura zaharrak ez badira!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak