Zer den hori ? Ba, unibertsoaren formazioari buruzko nondik norakoak ulertzera iristea, noski; ez al zenekiten? Baina bitartean, gure hondakinen (ez zaborren) bilketa nola kudeatu behar dugun, idearik ere ez Aldundiko Ingurumen sailekoak! Atez atekorik ez dugu behar, alajaina; “barrura begiratzeko leihorik” ere behar ez dugun bezalaxe; (begira, www.zinez.net eta animatu). Bitartean Garoñari beste 7 urtez luzatu diote hiltzailea izan daitekeen bizitza. Baina, hori bai; hondakinak kalean ordubetez ikustearekin hainbeste alarmatzen direnak, txintik ere ez!. Klaro, Garoña ez da Euskal Herria; ez dugu konpetentziarik; Ala, jeltzale, sozialdemokrata eta neofrankisten amankomuneko amalgama alarmante hain ulergaitza, Gipuzkoako gobernantza hartzen ari den norabidea da ? Izan ere, Ingurumen diputatuari aurkeztu dioten zentsura mozioak duen helburu bakarra da, egungo gobernu taldeari gobernatzen ez uztea. Gainera, martxan jarri berri den mintegi berriarekin... abertzale eta ezkertiar hauek kapaz dira gauzak ondo egiteko! Gazta zatitxo bat eta ardo gorri nafar pixkat, denon osasunerako; Eta hurrengo zutabea idazteko ordua iristen denean, ez dizuet galdetuko non egon zareten oporretan; zer moduz pasa dituzuen baizik.