Erabat organikoa atera zaio eta 5. edukiontzira bota behar izan du; itzultzea ala ordaintzea atera zaion... gutxienekoa; erraustu eta kitto!? hemen, garrantzitsua, (d)iruzurrik ez izatea da.
Bankiako kanbioa aldiz, kaosa edo akaso okasoa... izan ote daitekeen... baina, kia!, “gindoan” ala ? De Guindos-ek badio ez dagoela arriskurik; 19.000, 40.000, 100.000; zenbat ote? kutxa eta bankuen diruzorra (denon artean) ordaindu eta kitto; eta gu zeinek zorpetu gaitu ba?; ez al da, kutxa-bank-ia izango gurea ere! Kia!; Euskal Herria ez omen dago katez loturik eta salgai; niri, erreskatea errez jartzen den katea iruditzen zait; kutxabankiarik ez dugu behar.
Kantuz diogu ere “gu sortu ginen enbor beretik...” eta “sortuz ta sortuz gure aukera...”, sortu nahiaren sortu nahiez, ez naiz SORTU baina sortu da NAIZ; ongi etorri, zaren horri; sortuko dira besteak ere.
Atez ate, edo ahtez ahte, A&A-tik Z&Z-ra, jakingo al dugu zurrunbilo hontatik ateratzen, lagun baten amak zion moduan “berba danak ulertu eta zer esan dauen jakin ez” bat baino gehiago gabiltza-eta, jokoan sartu nahian; bitartean epeka, epeka, EPPK, euskal preso politikoen kolektiboak, askatasun-ez aldarrikatu du, irtenbideak bilatzeko garaia dela.