Bataren arabera, euskal talde batek, 3-0 galdu zuen Europako Futbol Leagueko finala, madrildar gabeko talde madrildar baten aurka; bukaeran Bucarest, bukaera Bucaresten bihurtuz. 3-0 galdu genuen futbolean, bai, baloia ate barrura zenbat aldiz sartu ziguten kontatzen badugu, bale; baina ze zalego, ze ikuskizun gradetan, ze kiroltasun, ze "galtzen jakite"; erakustaldi bat azken finean Bucaresteko kaleetan; total, baloia barrura sartu ala ez!, ia denpora guztian euskaldunen oinpean egon zen eta; garrantzitsuena jokatzea dela. Hori bai, arbitroaren aurka, ezer ez. Porrota versus garaipena, garaipena versus porrota.
Bigarrenaren arabera, aldiz, beste euskal talde batek 3-2 galdu zuen madrildarrez osaturiko beste talde madrildar baten aurka, Madrilen, Zutik Euskal Herria lehiaketako partidan, Auzitegi Gorenaren aurrean. Han bai sartu zigutela benetako gola. Oraingoan kontua, golak sartzea ezezik, bost euskal hiritar espetxetik ateratzea zen; baina benetan, Madrilen dauden arbitroekin, ez dago modurik: Europara jo beharko dugu. Eta zalego garen aldetik, garrantzitsuena partehartzea bada, badakigu; Euskal Herria "beti zurekin"; porrotik porrot, garaipena lortu arte. Maiatzak 19an aukera bat: denok plazara.