"Merkatu ala garestitu"

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Zubizarreta 2012ko mar. 6a, 01:00

Europako Banku Zentralak bilioi bat euro inguru banandu ei du ehunka bankuren artean...

... apenas bi hilabeteren buruan. Dirutza hori ez omen dute baliatuko ekonomia erreala bultzatzeko; etxean dituzten zuloak estaltzeko baizik. Nork egindako zuloak? Merkatu deitzen omen da erruduna, irakurle; baina oraingoz ez dute identifikatu. Bitartean austeritatea da kontu publikoetan ezarri digutena. Errekortariak jai giroan ezagutzen genituen; zezenari ixkin egin eta jolasean; errekorteak eginez, ikusle ginenon txalo zaparradak jasoz; baina aspalditxotik, merkatuon ordezkariek ofizioa ikasi dute, errekor guztiak hautsiz. Ikusle gisa egon garenok ere, zerbait ikasi beharko dugu; ekonomiaren zezena errukirik gabea omen da eta; eta plazara jauzi eta jaialdian esku hartu.

Gaia aldatuz, jaioberri bati ongietorria; Naiz, Gara-ren bertsio digitala, gure artean da. Urte asko eta oparoak izan bitza.

Eta itzultzaile automatikoa? Nolatan ez gara konturatu orain arte, euskaltzaleok! Hortxe euskararen normalizaziorako konponbidea! Izan ere, gaurtik aurrera, supermerkaturen baten sarreran edo Jaurlaritzako bertako sailen bateko atean, Irekita, bihar eta berandu ikusten baduzue, ez harritu, ez eta larritu ere, Irekita, goiz eta arratsaldez esan nahi zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak