"1.aste. 1.ez"

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Zubizarreta 2012ko ots. 9a, 16:00

Astez aste; oraingoan haize freskoa.

Gandolfi korsikarrak proposatu eta Gre.net lapurtarrak defendaturik, Frantziako Asanblada "nazionalean", euskal presoek, etxetik ahalik eta hurbilen "atxikiak" egoteko eskubide dutela onartu dute;  Lo.pez bizkaitarrak, hortan ados egonik, gainera, uste du, ezker abertzalea legeztatu egin behar dela; "eznahikotasunak" jota darraite baina, "bada zerbait" esanda konformatu behar. Ea euskaldun.ok, "hitzeko jendea" direla konfirmatzen den.

Atez-ate; 0 zabor filosofiaz, ni ere ados nago eta nabil; baina 0 edukinontzi filosofiaz ulertuta; Izan ere, zaborra, geurea izanik, ez dugu ezkutatu behar auzoko edukinontzietan; produktuen ekoizpen, salmenta eta kontsumoan gutxituz hasi eta gero konpostatuz edota berziklatuz baizik; Debagoienan 0 zabor.

Eta; Urumea ibaiak, itsasoarekin bat egiten duen gunean omendu genuen Txillardegi; Victoria Eugenia antzokian, zutik, Eusko Gudariak abestuz; eskerrik asko, Txillardegi, mundua, bizitza, gizakia eta bereziki Euskal Herria eta euskara gure begiekin begiratzeko, ezagutzeko eta maitatzeko, zure betaurrekoak uzteagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak