2011 urteko azken urtaroa amaitzera goaz; Amaian, hutsik egin barik, mundu osoko akordeoiak; Batzar Nagusietan, desberdinen arteko akordioak; inor gutxik espero zezakeen panorama, begien aurrean;
Euskal Herria europarren agendan; halere, ez dira denak konforme; batzuentzat, eginahalak eginda ere "ez omen da nahikoa", baina tira; "eznahikotasuna" gaixotasun berrien artean sailkatu behar;
Dena den, berriro ere, urteko lehen urtaroari ekiteko prest gaude; bukaerari eskainiko diogu, dagokion diosala; baina hurrengoaren hasera izango omen da kolosala.
Bilbon urtarrilaren zazpian alegia; eta zortzian, zazpikoa besazpian, Madrilera; zazpiko parlamentari taldea, Zazpiak Baten alde; eta talde badirela esatera, bestalde; "noaieta" baina bai Aiete; falta direnak etorriko (ekarriko!) ete?
Etxean, bitartean, atez-atekoa atartean; eta kalitatezko fis-kalitatea 2012ko partean; Olentzero gaixoa ere, bizarrak beratzen hasita omen; eta inuzente egunez, eguazten aldera; astirik baduzue sobera, zoazte Amaia aldera, ikuskizun izango da eta, Tobera.