... abstenitzera joko dut, hauteskundeetan ez bezala. Nahiago, ordea, euskaldunok aurrean dugunari begiratzea. Eta bitxia! Izan ere, inon gertatu ote da ilegalizatu koadrila bat hauteskundeetan garaile ateratzea? Kopuruez aparte, garaipena baita euskaldunontzat, Madrildik bertatik, Euskal Herriaren existentzia aipatu behar izana, Hego EHn, garaileak beraiek izan direla esateko ez bada ere.
Datorren lekutik etorrita, bada zerbait; baina Madrili (eta zeharka Parisi) gure eskubideen aldeko errespetua exijituz jaurti diegun erronkak boomerang efektua du eta horrek esan gura du etxeko lanak ditugula egiteko.
Gure nazioari dagokion barne egituraketa osoa sortu edo birsortu beharra dugu. Eta horretarako kanpainan zehar nabaritu den tonu latzegi hori aparkatu eta desberdinen arteko adostasuna bilatu beharra dugu. Ez baitago proiektu nazionalik, oinarrizko akordio bat gabe. Eta estatuen aurrean, 7, 6, edota 5eko taldeak baino, hobe dugu erakustea, denok batuta, 11 < garela.