"Zazpiak batera"

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Zubizarreta 2011ko urr. 2a, 02:00

Udazken beroa, daramaguna; ez bakarrik eguraldiari dagokionez; ez baita giro bazterretan...

... legal, i-legal, a-legal, ia-legal edo ai-legal ote garen erabaki ezinean oraindik ere.

Bilduren bildur, problemavasco-aren amaiera amesten ari ziren hango eta hemengoei, Amaiur sortu zaie orain; gaztelu zaharra suntsitua zelakoan eta horra non sortu den, iraganaren lekuko diren oinarrietatik, euskal herri osoari etorkizun oparoa eskaintzen dion egitasmo bateragilea.

"Goiko mendian elurra dago, errekaldean kukutza" kantatu beharko dugu!? (izotzak urtuak zituen Bilboko auzo ezagunean aspalditik ziharduen gaztetxeko jardunak); jabego pribatuaren alde jokatu dutenek, ordea, egoeraren jabe behintzat ez direla garbi utzi dute; eta (ez eraikina bakarrik) eraitsi nahi izan dutena bezalako proiektuen beharra inoiz baino argiago ere utzi digute.
Eta hitzetik hitzera, ez dakit, zenbat diferentzia atera ahal izango diren, KUKUTZA eta KUKUTXA artean; batzuk bai; baina bataren nahiz bestearen jabe, denok izan behar dugula, badakit. Saiatu egin behar; alter eta natiboak, zazpiak bateragunean; ala sei gara?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak