bitartean espaiñolek, alemaniar errezetak hobetsiz, euren konstituzioaren erreformaz "errekeerre"; (euskal labean erreta, ez al zen hobe!); estatu espaiñoleko egoera ekonomikoa konpontzeko, "aberatsen zerga", asmatu bai, baina ez omen diete (oraingoz) ezarriko; zergak beti izan dira pobreontzat; listor asiatikoa ere hemendik omen dabil, erle euskaldunon kaltetan: (soziolistorrak ez ote?!); gu berriro ere, espaiñia-eh barne-ko "buelta"-ri begira jarri nahi gaituzte, kiroltasunez har dezagula gomendatuz; nago, kirola kiroltasunez, baina "politikokirola", politikoki eta poliki hartu behar direla; gero (spanix) hauteskundeak ditugu; zerbait sortu behar horrako ere; Oriora balea agertu zela? Ba Zarautzera katxalotea; eta Gipuzkoako Aldundian, San Martingo troka baino sakonagoa den zuloa aurkitu omen dute; baina, lasai; denok ez gara ba Ogasuna? Aberatsak ere bai!? Horixe! Ogasuna eta askatasuna; eta eutsi datorrenari; hurrengo oporretarako jada gutxiago falta da eta.