Xabier Zubizarreta: "Zaude lasai; BDO"

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Zubizarreta 2011ko eka. 9a, 02:00

Benetako Demokrazia Orain; bai eta 1975, 1995, 2005 edota 2015ean ere...

... behar genuela eta dugula; gogoratzen, adibidez, Alternatiba Demokratikoa aurkezten saiatu zirenek non bukatu duten?; Soleko demokrazia zaleek kanpaldia bukatzea erabaki dute; horretan bukatuko al da guztia?; mereziko luke, ba, benetan saiatzeak; agian BDO eskuratu dute?; ez hala Cataluñako enparantzan daudenak; hara, behar bada beranduxeago helduko da; zentralismoaren eragozpentxoak; demokrazia banatzen hasi (Solen, noski, dagokion bezala) baina periferiara heldu orduko denbora pixka bat igarotzen dela; Iberiar penintsula, oso orografia zailekoa izan ere; eta bereziki Ebro ibaitik goranzkoa; horregatik izango da, guri, halako bat egitea bururatu orduko, aurrean ditugula, Ordenaren Zaindariak eta baimenik gabeko agerraldi bat egiten ari garela argudiatuz, makilka eta tiroka sakabanatzen gaituzte, edota atxilotu; azkena, Biteri plazan, Arrasaten; eta merkatarien presiorik gabe; baina zaude lasai, BDO helduko da; beno, agian beranduxeago; baina zaude lasai. Laboak ere hala zion: "Askatuko zaituen zai bazaude...".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak