Xabier Zubizarreta: "ir-onairigA errigA noJ"

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Zubizarreta 2011ko mai. 11a, 02:00

Gaur, idazten hasi aurretik, 10 arte ez-ezik, 30 arte kontatzera noa...

... 1, 2, 3... 10... 20... 30; 30 urte; 30 elurte; 30 negu, 30 ernegu; 30 x 365 = 10.950 egun (ala gau luze bat?); adarrak joixok; zer ote 30 urte, jarraian, giltzapean, 18 kartzela desberdinetan igarotzea!; isolamendua, gose grebak, bakardadea, gaixotasuna, benetako bizitza amets bihurtzeraino; baine hori iragana dok, Jon; eta gaurkuen, beste galdera bat iruditzen jatek egokixaue; zer ete dok, 30 urtetako borroka horren ondoren, garaile urtetie?; zer ete estatu ahalguztidun bati irabaztie, amore emun barik?; eta galdera horri erantzuten dutzen zerbait sentidu juat kartzelako ate aurrien besarkatu hautenien; horixe haz oin, izen be, Jon: txapeldun bat; gizatasunez eta duintasunez gainezka; aitzindari haz gainera; heuk bezelaxe, EHxek be, bere askatasune irabaziko dauela, amets erain dustek; eta berandu baino lehen; gatza bajaukau; sukaldari faltaik etxak; ametsa, askatasun bihurtuko juau; bildu gaittezen; badakik; bilduko ete garen bildur badittuk, senaile ondo goiezela; eta sakabanatuek hurbildu; ez deigule ahaztu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak