... ezagunak ditugun ondorio hain kaltegarriez; baina tsunami nuklearrak mundu osoari pentsarazi dio; halere, gure auzokoak Garoña zabalik mantentzearen alde agertu dira; hemen ez omen dago tsunami arriskurik (eskerrak!); aldi berean, Alemanian zazpi zentral ixtea erabaki eta berriztagarrien alde agertu dira.
Frantsesek, oso pronuklearrak eurak, Japonia inguruan ziren erkideei etxeratzeko gomendioa luzatu diete eta hartarako, hegazkinak ipini eskura. Nuklearra oso segurua omen, baina urruti!; bitartean japoniarrak, gero eta larriago erradiaktibitatearen eraginak saihestu ezinik.
Baina bada bestelako tsunamirik: ezker abertzaleak hartutako erabakiak benetako tsunami politikoa eragin du gurean, eta inguruan; herri honek energia berriztagarri ugari duela begibistan utzi du; ez dago olatu hori geldiaraziko duen errepresiorik; eta datozen hauteskundeetarako legeztatuak izan ala ez, gure herrian zilegiztatuak gara; ez baitugu, geure etxean, lege arrotzen arabera legeztatuak izan beharrik.