... zerrenda luze bat sujerituko nioke, "dibertsioarekin" jarrai dezan; idazteko formei dagokienez: eusquera, eusqara, esquara, esqüera, eusqueri, üsqara; hitz egiterakoan, jakin ez; agian, hainbeste dibertitzen ez duena euskararen alde herri honetan egiten den lan eskerga guztia da; euskara, Unamuno zahar eta berri guztien gainetik, euskaldunok bizirik mantentzen dugun hizkuntza izatea da; baldintzarik txarrenetan ere, iraunaraziz; gainera, zein ordutan bizi garen jakiteko, ez dago hain urruti joan beharrik, Juanito; guri geure hizkuntzak (euskarak) hitz egiteko, adierazteko, adosteko, ukatzeko, maitatzeko nahiz madarikatzeko... eta idazteko; azken finean, bizitzeko, balio digu; milaka urtetan zeharreko euskaldunon izaera transmititzen jarraitzeko; ez dakit, Alkobendaserera, Bonapartek ezagutu ez zuen euskalkiren bat denetz; dakidana, euskara Hueskaraino erabili izan dela; eta hori berreskuratzearekin aski dugu; baina hori gabe, ez dugu etsiko eta, gainera, geu ere dibertitu egingo gara.