Ondorioz, porrot (ez porrotx) politikoa jasanez.
Ez naiz neu izango politikan sartuko den horietariko higuingarri bat. Ni neu idazle (nahiz zeu irakurle), por fazer bien e merced bakarrik arituko gara honetan, politikan sartu barik.
Horrela bai izan daiteke polita politika eta politto bizi politikoa; bestela esanda, politiko inpolutoa (edo inpolu(li)tikoa?).
Politiko mota hau, po-litiko (harrizko) ez ote?!
Piperrautsak zorabioa sorrarazi didala?!; ba ez. Guzti hau iragan hastean jasan behar izan dugun hiru euskal politikori, proposamen politiko bat egin bide dutelako (des)egin dieten eta apolitizatu guran ibili diren epaiketa politiko eta politizatu bat dela-eta dihardut idazten.
Badaezpada be, politikan sartu barik, nahiz eta, 3 politiko politizatu horiek egindako proposamen politikoaren harira, politiko apolitikoak direla dioten politikoak ere, elkarrekin jardun zuten politika politikoa egiten.