Pausoz pauso

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Zabala Sagasta 2018ko mar. 26a, 16:37

Kaixo!
Xabier Zabala Sagasta naiz, 26 urteko arrasatearra, eta jaiotzean Retraso Psicomotriz Connatal izeneko gaixotasuna diagnostikatu zidaten.

Oinarrizko ikasketak Arizmendi Ikastolan egin nituen, egokitzapen kurrikularrarekin. Ondoren, 16 urtetik 20 urtera arte, Arrasateko Institutuan aritu nintzen, Zereginen Ikaskuntza Gelan (ZIG), eta bertan ezagutu nituen gaur egun nire lagunik onenak direnak.

Lan formakuntza, berriz, Gureak-en egin nuen, plan pertsonalizatu baten bidez; hainbat lanpostutan aritu izan naiz, autonomia lortu, erantzukizunak nire gain hartu eta beste pertsona batzuekiko komunikazioa hobetzeko asmoz. Hau guztia hainbat departamenturen eta pertsona askoren inplikazioari esker lortu ahal izan dut eta bihotzez eskertu nahi nuke bidean aurkitu ditudan pertsona eta erakunde guztien laguntza eta inplikazioa.

Arrasateko Helduentzako Hezkuntza Eskolako irakasleei ere nire esker ona adierazi nahi diet; nire autoestimua indartzen lagundu zidaten eta bi urtean Bigarren Hezkuntzako graduatua lortu nuen.

Horrela, bada, nire eskerrik beroena helarazi nahi diet guztiei; izan ere, gaur egun, apal-betetzaile lanean ari naiz Arrasateko BM supermerkatuan. Baloratua sentitzen naiz, soldata duina irabazten dut eta kontratu mugagabea izatea lortu dut. Hau guztia, nire eta aipatu ditudan pertsonen eta erakundeen lanari esker.

Pausoz pauso, nire helburuak egia bihurtzea lortu dut.
Besarkada handi bat denontzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak