Sexu Askapen Mugimendua Debagoienean

Gay, lesbiana, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualek Debagoienean espazio bat izateko garaia heldu da.

Debagoienean bizi garenok gure sexualitatea libre eta aske adierazteko eskubidea dugu, eta bide batez ondorengoei gauzak errazteko ardura ere.

Ohitura handia egon izan da heterosexuala ez den pertsona bat Debagoienean isiltasunean bizi izana urte luzeetan, "armairu barruan" deritzoguna, edota, tamalez askotan pasa izan dena, hiri handietara emigratu izana. 

Bada garaia homofobiari aurre egiteko, heteronormatiboak diren espazioak suntsitu, askatasun sexuala ikustarazi eta herri mailan sexuaz libreki disfrutatzea posible dela erakusteko!

Ez dugu instituzioen zain egon behar, instituzioak ere heteronormatibotasunaren barne baitaude; beraz, heldu gogor bizitzari eta goazen sexuaz disfrutatzera!

Horretarako, normatiboak ez diren baliabideez hornitu behar dugu, hala nola desobedientziaz, antifaxismoaz, okupazio mugimenduaz, antikapitalismoaz... laburbilduz: borrokaz.

Goazen, ba, Euskal Herrian sortu den mugimenduarekin bat egitera eta Debagoieneko Sexu Askapen Mugimendua sortzera! 

Gurekin harremanetan jartzeko: Debagoienako.sexuaskapena@gmail.com

----------

Xabier Vallina Agiriano

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak