Animo!

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Urzelai 2016ko urriaren 1a

Badira erreskadan ematen ditugun animo mezuak, sare sozialek horretarako ematen duten erraztasunaz baliatuta.

Albiste txar baten berri izan, eta olatua dator segidan. Baina bata bestearen jarraian jasotako animo! horrek indarra galtzen duen sentsazioa izaten dut maiz, mezuak berak indarra galduko balu moduan, edo errazegi emango bagenitu moduan.

Niri, besteak kostatzen zaizkit gehiago; benetan iristen diren animo mezuak, begietara begira ematen direnak, besarkada batekin edo bizkarrean kolpe batekin lagunduta. Egunero ez ditugu halakoak behar, baina tarteka eskertzen dira. Bada, animo! Bai, badakit, errazena egin dut orain ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak