Pedalkada isilak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Urzelai 2016ko api. 9a, 00:00

Erabateko isiltasunean, eta mela-mela eginda.

Halaxe pasa ziren Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapan ziklistak Untzillatik. Euria goian-behean, hiru lagun ihes eginda, eta tropela penitentzian, aurretik zituzten kilometroetan izan behar zuten egurrera begira indarrak gorde guran. Halako lasterketetan buila galanta egoten da, baina martitzenean bakarrik nintzen bide bazterrean; ehun lagun pedalei eragiten, eta euria lurra kolpatzen. Han ez zen besterik entzuten.

Ondoan izan nituen segundo gutxi haietan errespetatu beharreko isiltasuna zela iruditu zitzaidan, animo oihu txikienak ere euren momentuko bakea hautsiko zuelako, eta lasterketara itzuliko zituelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak