Berdegunean dena galduta

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Urzelai 2015ko urr. 25a, 00:00

Munduko Kopako finalean –Alemania 1-Argentina 0–  Lionel Messiri egindako argazki bat –Bao Tailiang argazkilariak– saritu dute aurtengo World Press Photo sariketan.

Bartzelonako jokalaria lur jota dago, eskuetatik ihes egin dion kopari begira. Ia dena irabazi duen jokalariaren etsipena.

Hilabete batzuk geroago, azaroaren 27an, New Soth Wales cricket taldeko Philip Hughes-ek dena galdu zuen: zerraldo erori zen lurrera [argazkia Mark Metcalferena da], pilota batek belarri ondoan jo ostean. Koman egon ostean, egun gutxira ospitalean hil zen.

Bi irudiak –urteko onenekin batera– Gasteizko Montehermoson dituzue ikusgai.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak