Eta astelehenean Harmailatik saioa prestatzen genbiltzala jaso genuen albiste on bat: zapatuan Aloñako Igoeran Buetraitzen erorikoa izan zuen Joseba Molinerok zauri txikiak baino ez zituela, eta haren erretratua ere jaso genuen, ospitalean, ondo dagoen keinua eginaz.
Bi lagun horiek aste batzuk beharko dituzte ondo errekuperatzeko, baina dabilenari gertatzen zaio. Eta animoak domekan nire parean lurrera joan eta itzulipurdika hainbat metro egin zituen zikloturistari; hor ere, dabilenari gertatzen zaio, eta segi ibiltzen.