Han, Andoni Larrabe izeneko Arrasateko gazte bat, kolpe batean, aberats bilakatu da. Lehenago ere sari potoloak irabazi izan ditu, zure edo nire hipoteka ordaintzeko moduko sariak, baina oraingoan urrunago joan da, 1,6 milioi dolar poltsikoratu ditu-eta (1,3 milioi euro), seigarren sailkatuta.
Izugarrizko txapelketa egin du, baina jendeari entzun diot pena izan dela aurrerago iritsi ez izana, sariak biderkatu egiten zirelako (10 milioi irabazleak). Ez garela sekula ere konformatzen.