Kalanbreak, erabat deshidratatuta... Zorabiatuta igaro zuen helmuga.
Andonik 48 urte beteko ditu bihar, eta ospatzeko beste martxa batean hartuko du esku, hura ere gogorra, Otsagabian. Aita da Andoni, eta halako probetan buru-belarri ibiliz ematen du ekaina. Azken bi urteetan bizikletan ibili da, baina Aizkorriko maratoia, Ehun Milak... Gertutik ezagutzen ditu.
Andoniren semeak 16 urte bete ditu; parrandarako garaia du semeak. Gauza bakarra esaten dio aitak, semea kalera doala ikusterakoan: "Neurrian ibili".