Eskerrik asko, 'Bautista leprosua'

Badakit, bai, ordaindu nuela… bere lana dela, eta abar.

Badakit, bai.

Baina baita ere badakit lan egiteko modu eta jarrera asko daudela.

Aurtengo Arimen Gaua bizitzeko asmoz eta nire herriarekin nuen zor zahar bat kitatzeko asmoarekin eman nuen izena Ugutz Tours-ek antolatutako bisita gidatu antzeztuan.

Egia esan, beti interesatu zaizkit historia eta gau magiko hauek duten zerbait berezi hori – Arimen Gaua, San Juan bezperako gaua, eta abar–.

Bi zita egin zizkigun gure lagun Bautista leprosua-k, gaueko bederatzietan eta gaueko hamaiketan.

Ni neu hamaiketakora azaldu nintzen, gaua bere esentzian bizitzeko asmoz; ez zidan, ez, Bautista-k hutsik egin!

Hantxe azaldu zen.

Kartzela zaharraren alboko eskailerak jaitsi eta goiko plazako iturri albora deitu gintuen, kanpaitxo baten soinura, frantziskotarren abitu antzerakoa soinean.

Beste guztia ez dizuet kontatuko.

Zuek bizitzeko gonbita bai, ordea, egingo dizuedala.

Harrigarria izan zen, benetan: espeziala.

Gau hartan, nire etxerako bide luzean, gauza bakarra izan nuen buruan: zelako herri polit eta interesgarria daukadan!

Benetako bidaia egin genuen bertan geunden guztiok, Bergarakoak guztiak.

Herritarrok harritu bagintuen, zer eragingo ote dio kanpotik datorrenari...

Zortekoak gu kanpotarrek topatzen duten lehenengo pertsona Ugutz bada.

Benetan herri aktibo eta bizia eduki nahi badugu, horrelako artistak zaindu behar ditugu.

Eskerrik asko, Bautista!

----------

Xabier Uribesalgo Bikuña

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak