Baina zer da kontzertu ekonomikoa? Hitz gutxi batzuetan, esan daiteke foru sistema tradizional bat dela, Euskadiren eta Estatuaren artean zerga erlazioa arautzen duena. Sistema foral honen inguruan badaude datu adierazgarri pare bat hemen azpimarratu nahiko nituzkeenak. Gaur egun euskaldunontzat onuragarria den kontzertu ekonomikoa ez zen gure aurretiko belaunaldiak borondatez lortutako ezer izan, 1878an ezarritako inposizio bat baizik. Aipatu beharra dago, zati handi batean, egungo gizarte zerbitzuen kalitatea, errepideak, heziketa, osasuna, eta abar, kontzertu ekonomikoari eta euskal gizartearen lanari eta konpromisoari zor dizkiogula. Batzuetan ez dugu aintzat hartzen guregan daukan eragina eta garrantzia, esamoldeak dioen bezala, ez dugu daukaguna baloratzen galtzen dugun arte.