Azpiegituretan, denborak aurrera egin ahala, alde batetik, hobekuntzak egiteko eta lege edota Europako direktiba berriei egokitzeko inbertsio handiak egin behar dira. Beste aldetik, hondatutako elementuak derrigorrean konpondu edo ordezkatu egin behar dira –babes hesiak, seinaleak, bide zorua, eta abar–.
Kalitatezko errepide sare batek, bai artapen eta ustiapenerako eta baita inbertsioetarako ere, diru kopuru handia exijitzen du. Finantzazioa lortzeko bi aukera daude, aurrekontu publikoetara jotzea edo bidesaria ezartzea.
Ni bat nator "erabiltzen duenak ordaindu dezala" esamoldearekin; beraz, bidesaria ezinbestekoa dela uste dut. Gainera, diru sarrera horiei esker, beste azpiegitura berri batzuen eraikuntza posible izan da, AP-1, Donostiako bigarren ingurabidea eta orain Antzuola-Bergara gaitasun handiko errepidea, esaterako.