Talo pare bat hartzeko asmoz jarri ginen ilaran eta konturatu nintzen taloak zerbitzatzen ari zen neska gazte bat erdaraz ari zela –Gatzagako Sorginen jantziekin–.
Txanda tokatu zitzaidanean, komentatu nion ea Gatzagan erdaraz hitz egiten zuten; esan zidan euskara ikasten ari zela.
Nire atzeko batek komentatu zuen, baldar samar, nire ustez: "Euskara hitz eginda ikasten da".
Baina, astean zehar, Gatzaga oso ondo ezagutzen duten batzuek komentatu ziguten bi gazte etorri direla, neska Andaluziatik eta mutila Madrildik, oso gustura bizi direla Gatzagan eta euskara ikasten ari direla.
Hemendik barka nazala eskatzen diot neskari, eta nire miresmena biei.
Hainbat eta hainbat ezagutzen ditut berrogei urte edo gehiago daramatenak gure artean eta "egun on" triste bat ere esaten ez dutenak.
Ongi etorri Euskal Herrira Gatzagako neska andaluza eta mutil madrildarra.
----------
Xabier Ormaetxea
Aramaio