Debagoieneko Osakidetzari

Debagoieneko ESIko zuzendari gerentea zaren Luisa Maria Diez Asurmendi anderea:

Arrasaten 2021eko azaroaren 15ean sinatuta; nire kexa zela-eta, zuk kontuan hartzea eta erantzutea eskertzen dizut.

Bertan jartzen didazu barkamena eskatzen didazula nire aurreikuspenak bete ez izanagatik; Debagoieneko ESI arreta euskaraz jaso nahi duten erabiltzaileen nahiak asetzen saiatzen ari dela. Gainera, eskerrak ematen dizkidazu zuentzat erabiltzaileon iritzia ezagutzea garrantzitsua delako zerbitzua hobetzeko. Jartzen didazu datorren urtean artatuko nauen neurologoa aldatzea eskatu dezakedala.

Diez Asurmendi anderea: ez dakit ondo ulertu dugun elkar. Esango dizut ez dudala inolako aldaketa eskatzera joateko asmorik.

Zergatik ez diozu artatu ninduen sendagileari esaten datorren urterako euskara ikasi dezala? Ez dut uste sendagileak 40 urte ere izango dituenik. Gogorarazi behar dizut EAEko –edo CAVeko– legeak 42 urte dituela, eta, dioenez, euskara eta gaztelania dira bertako hizkuntza ofizialak. Orduan, nola da posible oraindik jaio gabe zegoen batek, denona den zerbitzu publiko batean, ofizialak diren bi hizkuntzak ez menperatzea?

Datorren urtean hor izango naiz –bizi banaiz, behintzat–, eta ahal duzuna egin ezazu hau konpontzeko.

Adeitasunez.

----------

Xabier Ormaetxea Lasaga 'Txerren'

(Aramaioko kuranderien etxeko ondorengo bat)

Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak