Osakidetzari

Kaixo, euskaldunok. Osakidetzarekin dudan harremana, normalean, nahiko ona da. Adibidez, nire medikuarekin dudana bikaina, zeren oso jatorra, euskalduna eta hurbila da

Baina irailaren 24an urteko errebisioa izan nuen neurologoarekin. Txanda tokatu zitzaidanean, sartu nintzen eta emakume batek artatu ninduen.

Ni euskalduna naizenez, euskaraz hitz egiten hasi nintzen, eta hitzez hitz hauxe esan zidan: "Prefiero hablar en castellano".

Nik erantzun nion: "Pues, yo prefiero en euskera, pero bueno...". Eta berak nahi zuen bezala egin behar izan genuen.

Gogorarazi nahi diot Osakidetzari guk ordaintzen dugula, eta, gure eskubideak baditugunez, nire euskaldun eskubide hori bermatu dezala hemendik aurrera, euskaldun guztiokin.

----------

Xabier Ormaetxea 'Txerren'

Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak