Sexua errealitate biologiko materiala dela ukatzea gizakiak bi hanka dituela ukatzea bezain zentzugabea da.
Queer teorikoek sexu biologikoaren eta zapalkuntzaren arteko harreman estua ikusten dute eta sexu biologikoaren nozioa deseginez erreakzionatzen dute, feministek zapalkuntza deseginez erreakzionatzen duten bitartean. Legez joera hori babestea kritikatu zuen Amelia Valcarcel filosofoak, eta sexua eta generoa nahastea nolabaiteko "terraplanismo" baten parekoa dela ohartarazi.
LGTBIQA+ kolektiboan, homosexualen eta lesbianen borroka historikoari trans eta queer teoriak gailendu zaizkie, genero-identitateekiko erakarpena sustatuz eta sexu femeninoarekin lotutako zapalkuntza desitxuratuz.
Lehiaketa-kirolean nabaritzen da; sexu maskulinoa kategoria femeninoetan lehiatzen uzteak abantaila biologiko gaindiezinak dakartza, emakume atletak podiumetatik eta errekorretatik kanporatuz, ustezko “aurrerapen” eta “eskubide” batzuen izenean.