Sektarismoa, azken finean

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Mugarza Aiastui 2026ko otsailaren 23a

1. Energia nuklearra beharrezkoa da, gutxienez, trantsizio energetikoa egin ahal izateko.

· Nuklearrik ez!

2. Fernando Savater filosofo bezala ikaragarri ona da.

· Espainolista zikina.

3. Consuelo Ordoñezek elkarbizitzaren alde egiten duen lana ordainezina da.

· Gorrotatzaile profesionala.

4. Ruben Mugicak arrazoi-puntu bat du.

· Gorrotatzaile profesionala.

5. LGTBIQ+ mugimenduan LGBI eta TQ+ bi kolektibo guztiz desberdinak dira, askotan talka egin dezaketenak.

· LGTBIQ+ komunitateak egiten duen planteamendu oro zuzena da.

6. Emakume bakoitzak bere gorputzarekin nahi duena egin dezake.

· Abortua ez da eskubide absolutua.

7. Heriotza duina = Eutanasia.

· Zaintza paliatiboak zokoratu egiten ditugu; ez al dira heriotza duin baterako bide?

8. Bokazio erlijiosoak garai ilunetako hondarrak dira, gerakinak.

· Askatasun indibidualaren adierazpen bat gehiago dira bokazio erlijiosoak.

9. Kapitalismoa suntsitu.

· Kapitalismoa sistema ekonomiko onena da, edo, gutxienez, txarren arteko onena.

10. Etxebizitzen alokairu faltaren arazoa ez da konponduko fondo handien aurka joanda bakarrik.

· Etxe bat alokatzen duen oro espekulatzaile bat da gaur egun.

11. Onartezina da gure herrietan etakideen alde agertzen den parafernalia guztia; elkarbizitzaren aurkakoa da.

· Adierazpen askatasuna beste guztiaren gainetik dago.

12. Basoen-ustiapen pribatua zilegi da, eta norberak ikusiko du zer landatu.

· Baso pribatu guztiak publifikatu egin behar dira, eta pinu guztiak bota, bertako zuhaitzak landatzeko.

Izan al ditzakegu eztabaida hauek euskaraz? Eta euskara ez den beste edozein hizkuntzatan? Ideia bere horretan baloratu beharrean jatorriaren arabera baloratzen badugu, batzuek dena ondo eta beste batzuek dena gaizki egiten dutela aitortzen dugu. Sektarismoan erortzen gara, azken finean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak