Deseraikitzea eraikitzen

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Mugarza Aiastui 2025ko api. 16a, 00:00

Gustatzen ez zaiguna txarra da eta suntsitu egin behar dugu.

Guk sortu ez duguna, emanda datorkiguna, inposatzen zaiguna, txarra da.

Logika hori oso presente dago gaur egungo diskurtso askotan; kontzeptu guztiek dituzten inperfekzioetan oinarrituta, kontzeptua bera kaltegarria dela ondorioztatu eta suntsitu egin behar dela erabakitzen dute hainbat eremutako eragileek.

Elizarekin, familiarekin, bikotearekin eta beste hainbat instituziorekin gertatzen ari da, nolabaiteko komunitarismo bat bultzatzen den aldi berean. Planteamendua kontraesan hutsa da, nire ustetan, komunitatea indartzeko asmotan, komunitatea sortzeko oinarri diren kontzeptuen aurka jotzen baita.

Zaintza komunitarioa bultzatu nahi da, zaintzarako horren garrantzitsua den familia suntsituz. Konpromisoa sustatu nahi da, haurrak izan nahi dituzten bikote iraunkorren eredua demonizatzen den bitartean. Esan bezala, kontraesanean dagoela deritzot, ez baitago familia bat eratzea baino konpromiso handiagorik.

Emanda datorkigunak ez dauka zertan kaltegarri izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak