Sekula ikusi ez ditugun Espainiako selekzioarekiko hainbat babes erakustaldi, adibidez. Batzuek espainolismoaren indartzea ondorioztatu duten bitartean, beste batzuek esan dute urte luzetan pairatutako beldurraren desagertzearen ondorio dela.
Gure herrian txapelketa ez ikusteko deialdiak eta taberna batzuen aurka boikot aldarriak izan ditugu, ideia batzuek lekurik izan behar ez luketela argi erakutsiz.
Ezker abertzaleak historikoki babestu duen proiektu politikoaren ondorioetako bat gizarte homogeneo baten aldeko apustua da; gizartean euskaldun onak bakarrik onartzen dituen proiektu politiko baten ondorioa, hain zuzen ere.
Beste askok, bestalde, uste dugu era librean espresatzeko gai izatea positiboa dela, euskal gizartearen konplexutasuna agerian utziaz.
Errealitate bat aldatu nahi duenak, lehenengo, errealitate hori onartu egin behar du, eta gero, errealitate hori osatzen duten subjektu guztiekin egin beharrekoak adosten saiatu.
Pankarta faxistekin ez doaz inora.