Akastun produktua

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Mugarza Aiastui 2024ko urt. 21a, 00:00

Joan den zapatuan Bilbon jendetza pilatuko zela suposatzen dut; ezin jakin, artikulu hau aurretik idatzia baita.

Zer babesten zuten bertaratutakoek? "Euskal presoen eskubideak", seguru aski, erantzun nagusia.

Sare-k horrela saldu digu; eta borondate oneko pertsona askok, erosi.

Oso bestelakoa da saltzen diguten produktua; birgizarteratzeko, presoaren hautuak pisurik ez edukitzea eskatzen da, barkamen eskaera eta damua baldintza ez izatea. Salbuespen baldintzak bukatzea; horrela deitzen diote: norbanakoari bere birgizarteratzean daukan ardura kendu eta egindakoaren legitimazioa edo, gutxienez, deslegitimaziorik eza dakarrela esan beharra dago. Biktimen mina errespetatzen ez duen planteamendu baten aurrean gaude.

Bat nator Frantzian egindako urteak kontuan izatearekin, baita zigorrak osorik betetzeko legea kentzearekin, baina eginarekiko autokritika gabe? Damua eta barkamena eskatzea baldintza bezala kenduta? Hori ez. Planteamendu tranpati baten aurrean gaude. 

Nahita edo nahi gabe, era kontziente edo inkontzientean, baina horixe da Bilbon egon zineten guztiok babestu zenutena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak