Afektibitatea

Gero eta gizarte indibidualago honetan, hitz edo kontzeptu asko sumatzen ditut faltan: konpromisoa, komunitatea, familia, pazientzia eta abar.

Gure seme-alabak hazten doazen heinean, kezkak aldatzen doaz, eta kezka horiekin zerikusia duten hausnarketetan zentratzen naiz.

Kezka horien artean, gure seme-alabek jasotzen edo jasotzen ez duten sexu-hezkuntzaren ingurukoa ekarri nahiko nuke zutabe honetara.

Iruditzen zait onespena, aniztasuna eta antzeko kontzeptuetan oso ardaztuta datorkigula heziketa; afektibitatea, intimitatea eta elkarri emateari lotuak dauden kontzeptuak alde batera uzten ari garen bitartean.

Onespena eta askatasuna dira bizitza sexual sano baterako baldintza bakarrak? Hori da, behintzat, nik sumatzen dudan mezua. Baiezkoa erantzun dutenei galdera egingo nieke: 

Askatasunaren eta onespenaren izenean, hedonismoan, nihilismoan eta berekoikerian oinarritutako erlazioetan ardaztutako bizitza al da gure seme-alabentzat nahi duguna?

Erantzuna ezezkoa bada, litekeena da zuek uste duzuena baino adosago izatea nirekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak