Bakoitzak berea guztiontzat

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Mugarza Aiastui 2017ko abe. 22a, 00:00

Fan xaku beste urte bat, agudo fan be. Edadia aurrera doian heiñian, erlojuak erritmua igoten dauela emuten dau.

Ez da urte samurra izan, hainbat gorabehera izan dittuena baizik, bai mundu maillan, baitta gertutxuau be.

Bakoitzak berorren zilborrera gero eta gehixau begiketan dauen mundu honetan, komunidade zentzua gero eta txikiñaua dan mundu honetan, satisfakziño pertsonal neurri gabe eta azkarra jainko barrixa dan mundu honetan, radikalidadia aldarrikatu gurako neke, etimologikoki, hain zuzen be, gauzan sustraira jotia, gauzak errotik aztertu eta aldaketia.

Bakoitzak osaketan dogun komunitate mailla desberdiñetan, komunidade horreiri eskeiñi gekien onena zer dan ikusi biharko geke, komunidade horreinganako gure aportaziñua, hazixa zein izan leikien. 

Satisfakziño pertsonala, biharbada, ez da izango momentukua, baiña, zalantza barik, epe luzekua eta betiagua izatia lortuko dogu.

Nik nere alabei gauza bat esaten dostet beste danen gaiñetik, eta uste dot dauen gauzarik inportantiena dala: pertsona onak izan deixela, saiatu deixeila ingurukuak eurakin gustora egoten, ingurukuen biharrak ikusi, ikasi eta beteten lagunketan. 

Urrats hau emuteko kapaz bagara, zaillena eginda dakogu, eta, hortik aurrera, bide dana aldaz beheran etorriko da mundu hobe bat egitteko lan honetan.

Urtia akaboten dabillen honetan, aldaketa honetan protagonismo berezixa euki biharko leken komunitate bat bere ospakizunik garrantzitsuenetakuan murgilketan da; pertsona onak izatia zer dan irakutsi doskunan jaiotza, hain zuzen be. Elizako komunidadian be badakogu zer pentsau eta zer aldatu, egoera barrittara moldatuz, eta, betibe, gizarte osuaren onerako lanian.

Urtia akaboten dabillen honetan, Izar Ederrak gidatu gaitzala mundu justu, eder, zoriontsu eta hobe bat egitten. 

Gabon zoriontsuak eta urte berri on!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak